Bihar, gaztetxea kalera

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 4a

Putzuzuloren 11. urteurreneko hainbat ekintza izango dira asteburuan.

Gaurko mugimendu tailerra antolatu dute, 18:30etik aurrera. Bihar, berriz, gaztetxea kalera atera eta askotariko ekintzak egingo dituzte Lege Zaharren enparantzan eta inguruetan. 12:00etan herriko arnasgune izan diren txokoetatik kalejira egingo dute, eta 14:30etik aurrera herri bazkaria, bertsodrama, poteoa eta II. Kulero Lasterketa. Gauean, kontzertuak izango dira gaztetxean, The Nephews eta Hortzaka taldeen eskutik. Disko-jartzaileek girotuko dute ondoren gaua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide