Ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura ez da gehiegi aldatuko: 10 gradu egingo ditu gutxienez eta 18 gradu gehienez.
Ekialdeko haizearen ondorioz, itsaskirria izango da eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. 13:17an izango da itsasbehera eta 19:21ean itsasgora.