Bainet ekoiztetxea bideo korporatibo bat ari da grabatzen, eta hori dela eta, Modelo aretoa bere filmetako kartelekin hornitu dute. Besteak beste, El rey de la granja, Airbag, Año Mariano, Skizo eta 15 días contigo lanetako kartelak zintzilikatu dituzte, eta argiztapen berezia jarri.