Itsas ondareari buruzko hitzaldia, hilaren 27an

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 2a

Hitzaldian parte hartzea doan izango da, baina izena aurretiaz eman beharko da.

Datorren igandean, azaroaren 6an, hasiko dira Urola Kosta eskualdeko itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak, eskualdeko udalek eta Urola Kostako Udal Elkarteak antolatuta. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta Zumaian, Getarian, Orion, Zarautzen eta Aian egingo dira saioak bost igandetan.

Zarautzen eskainiko dute hitzaldia hilaren 27an izango da. Zarauzko itsas ondare biziaren azken hondarrak: Zarauzko Batelari Elkartearen eta Zarauzko Arraun Elkartearen egitasmoak lelopean hitz egingo dute Jexux Mari Garmendiak eta Xabier Alberdi (Zarauzko Batelari Elkartea), moilan, 11:00etan. Izen-ematea Zarauzko turismo bulegoan egin beharko da, 943 83 09 90 telefono zenbakira deituta edo turismoa@zarautz.eus helbidera idatzita.

Hitzaldian parte hartzea doan izango da, baina izena aurretiaz eman beharko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide