Ipuin kontaketa izango da bihar, Sanz Enean

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 1a

Apaxik gidatuko du saioa, 17:30etik aurrera.

Santu Guztien Eguna pasatuta, bihar beldurrezko ipuin kontaketa izango da liburutegian. Oraingoan ere Apaxi arduratuko da saioa gidatzeaz. 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago ipuin kontaketa berezia. 17:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak, Sanz Enean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide