Autobus zerbitzu berezia izango da Santu Guztien Egunerako zein bezperarako

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 28a

Urriaren 31ean bigarren linea hartu beharko da eta azaroaren 1ean jaiegunetako linea.

Santu Guztien Egunean zein bezperan herritarrak hilerrira joan ahal izateko autobus zerbitzu bereziak izango dira. Urriaren 31ean bigarren linea hartu beharko da eta azaroaren 1ean jaiegunetako linea.

Hona hemen ordutegiak:

  • Urriaren 31ean, astelehenean, 10:25ean, 11:25ean eta 12:25ean helduko da autobusa hilerrira.
  • Azaroaren 1ean, asteartean, 10:29ean, 11:29ean, 13:29ean, 14:26ean, 17:26ean eta 18:26en helduko da autobusa hilerrira.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide