"Errugbi zelaian bertan lan egitea fisioterapiako laborategi batean jardutea bezala da. Lesio ugari gerta daitezke eta horren aurrean azkartasunez eta segurtasunarekin erantzun behar da, erabaki egokiak hartze aldera", adierazi du Sinergiako Garikoitz Aristegi doktoreak.
Akordio horrekin, ZRTko zuzendaritzak jokalarien baldintzak hobetzea du helburu. Aurrera begira ere, hitzarmen gehiago bilatuko dituzte, errugbi jokalarien ongizatea bermatzeko.