Pixkanaka argitzen joango da

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 27a

Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturan ez da aldaketarik izango.

Eguna lanbroarekin hasiko da, baina apurka-apurka giro eguzkitsua gailenduko da. Hala ere, baliteke tarteka behe-hodeiak azaltzea. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturan ez da gorabehera handirik izango: 19 gradu egingo ditu gehienez eta 13 gradu gutxienez. 

Ipar-ekialdeko haizeak itsaskirria eragingo du eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi-metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 09:26ea izango da lehenbiziko itsasbehera eta 21:54ean hurrengoa. 15:49an egongo da marea goian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide