'Behobian parte hartzeko aholkuak' hitzaldia antolatu dute

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 26a

Jendetzak hartzen du parte Behobia-Donostia lasterketan (Pello Ibargarai).

Azaroaren 3an izango da, Aritzbatalde kiroldegiko aretoan, eta Felix Zubia eta Txumai Fernandez ariko dira solasean.

Behobia-Donostia lasterketa jokatuko da azaroaren 13an, eta urtero bezala, jendetza bilduko du. Entzute handiko proba da kirolarien artean, eta urtero gero eta korrikalari gehiago animatzen da parte hartzera, gehiengo hand¡ bat kirolari amateurrak.

Hori kontuan izanda, Zarauzko Udalak hitzaldi bat antolatu du, 'Behobian parte hartzeko aholkuak' izenburupean. Bertan, Felix Zubia sendagileak eta Txumai Fernandez atletismo entrenatzaileak hainbat aholku eta gomendio emango dituzte lasterketari begira.

Hitzaldia azaroaren 3an izango da, Aritzbatalde kiroldegiko aretoan, 18:00etan hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide