Eusko Jaurlaritzak ezarritako trenen gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu Euskotrenek, Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinariek deitutako lanuzte partzialetarako. Lanuzteak atzo, urriaren 25ean, hasi ziren, eta abenduaren 31ra arte luzatuko dira, egun eta ordutegi desberdinetan. Hainbat lineei eragingo die; tartean, Zumaia-Amara-Zumaia ibilbidea egiten duenari.
Bihar, urriaren 27an, ere lanuzteak izango dira, eta, atzo bezala, tren zerbitzuak lanegunetako ordutegia izango du, 06:25etik 08:35era eta 17:25etik 19:35era bitarteko ordu tarteetan izan ezik. Ordu tarte horietan Eusko Jaurlaritzak finkatu dituen gutxieneko zerbitzuak hauek dira:
- Zumaia-Amara: 06:00, 07:00, 08:00, 09:00 /17:00, 18:00, 19:00, 20:00
- Amara-Zumaia: 06:20, 06:50, 07:50, 08:50 /17:20, 17:50, 18:50 , 19:50
Gaur eta etzi ez da lanuzterik egongo, eta deitutako hurrengo lanuzteen eguna larunbata, urriaren 29a, izango da. Gutxieneko zerbitzuen ordutegiak egun horretakoak eta hurrengoak webgunean argitaratuko ditu Euskotrenek.
Informazio gehiago, 902-54 32 10 telefono zenbakira dei dezakete erabiltzaileek. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, eta baita webgunean eta @euskotrenejgv twitter profilean ere.