Aurrera jarraitzen du Arkamurka taldeak antolatutako Natur Asteak. Gaur izango da hirugarren hitzaldia, Juanma Lasa biologia irakasle eta Arantzadi Zientzia Elkarteko Mikologia saileko kidearen eskutik. Onddoen munduaz ariko da, zehazki, biologia eta gizakiaren arteko harremanaz.
Natur Asteko hitzaldi guztiak bezala, Arkamurkaren egoitzan izango da hau ere, 20:15etik aurrera.