Grupo Ulaciak ezin izan du hirugarren garaipena lortu

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 25a

Grupo Ulacia taldeko kideak, Goar Artetxe entrenatzailearen azalpenak aditzen (Zast).

Valle de Eguesen kontra 70-64 galdu zuen asteburuan.

Bolada onean iritsi zen Ulacia Grupo taldea hirugarren jardunaldira, lehen bi neurketak irabazita. Valle de Egues talde nafarrak, ordea, ez zion utzi hirugarren garaipena jarraian eskuratzen. Goar Artetxek zuzentzen dituen mutilek 70-64koarekin galdu zuen.

Zarauztarrek jakin bazekiten partida zaila izango zela, nahiz eta aurkaria talde igo berri izan, eta halaxe izan zen. Lehen laudenerako nafarrak aurretik jarri ziren markagailuan, eta aldea aregotzen joan ziren bigarrenean. Atsedenaldiaren ostean, zarauztarrek erritmoa hartu zuten eta erasoan fin aritu ziren, hirugarren laurdena 45-44koarekin bukatuz. Azken zatian gauzak korapilatu zitzaizkion Grupo Ulaciari, eta bukaera aldean hiruko argi batzuk izan bazituzten ere, ez zuten asmatu. Ondorioz, denboraldiko lehen porrota jaso zuen.

Asteburu honetan etxean jokatuko du Zarauzko taldeak, Universidad de Burgosen aurka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide