'Berandu da gelditzeko' eleberriaz ariko dira asteazkeneko solasaldian

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 24a

18:30ean izango da, Sanz Enean.

Aurrera doaz Sanz Eneako literatur solasaldiak. Asteazkenean izango da hurrengo saioa. Kasu horretan, Unai Elorriagaren Berandu da gelditzeko eleberria izango dute hizpide parte-hartzaileek. Ohi bezala, Ane Mayozek gidatuko du solasaldi hori, euskaraz.

18:30ean hasiko da, eta ordu eta erdi inguru iraungo du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide