Ipuin kontaketa berezia izango da asteartean, Sanz Enean

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 24a

Apaxik Anjel Lertxundiren 'Tresak eta kordelak' liburuko hainbat ipuin kontatuko ditu.

Gaur Liburutegien Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, bihar ekitaldi berezia izango da Sanz Enean. Apaxik Anjel Lertxundiren Tresak eta kordelak liburuko ipuin batzuk kontatuko ditu, eta bide batez, liburua banatuko duten bazkideen artean.

17:30ean izango da ipuin kontaketa berezia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide