Modelo Zine Kluba abiatuko dute hilaren 27an

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 20a

'Elle' filemko irudi bat.

"Proba" moduan hiru film programatu dituzte urte bukaera bitartean; Paul Verhoeven Elle filma eskainiko dute lehen emanaldian.

Modelo Zine Kluba sortu dute, Udaleko Kultura sailaren eta Modelo aretoko asteburuetako zinema kudeatzen duen Urbieta Egaña SL enpresaren ekimenez. Ekimenak publikoa izan zezakeela sumatzen zutelako eman dute pausoa. "Zarautzen zinemara doan jendea adineko jendea da, eta emakumea gehienetan. Zineklub honetan egin nahi dugun eskaintzarekin publiko gazteago batengana iritsi nahi dugu", azaldu dute Kultura sailetik.

Asteburuetako zinema kormertzialetik bereizten diren filmak eskainiko dituzte hilero; Europako zinema eskainiko dute gehien bat. Datorren ostegunean, hilaren 27an, abiatuko dute zinekluba, Paul Verhoeven Elle (Frantzia, 2016) filmarekin, eta urte bukaera bitartean, beste bi film programatu dituzte: Joachim Lafosen Los caballeros blancos (Belgika, 2015), azaroaren 24rako, eta Yerence Daviesen Sunset song (Erresuma Batua, 2015) abenduaren 15erako.Emanaldiak 21:00etan iznago dira, eta sarrerak 5 euro balioko du.

Orain egin duten eskaintza "proba bat" dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta "gustatuko litzaiguke herrian interesa piztea". Era berean, irekita daude herritarren ekarpenetara, zine zaletuen iradokizunetara eta edozein proposamenetara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide