Ekiten tailerrak eskainiko ditu berriz ere Urola Kostako Udal Elkarteak

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 20a

Enpresa ideiak garatu zein martxan jarri nahi duten ekintzaileei eta enpresa bat izan eta berritu edota dibertsifikatu nahi dutenei daude zuzenduta tailerrok.

Norbere negozio ideiak garatzen laguntzeko helburuarekin antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak Ekiten tailerrak. Bertan, sustatzaile izateko beharrezko dituzun baliabide pertsonalak ezagutu eta landu, zure negozio ideia garatzeko erremintak ezagutu, bideragarritasun plana egin, enpresa kudeatzeko ezagutza eskuratzeko erremintan landuko dituzte elkarlanean.

Enpresa ideiak garatu zein martxan jarri nahi duten ekintzaileei eta enpresa bat izan eta berritu edota dibertsifikatu nahi dutenei daude zuzenduta tailerrok. Sei saio izango dira, asteazkenetan, azaroaren 9tik abenduaren 13ra bitartean. Goizez egingo dituzte, 09:30etik 13:30era, UKUEren egoitzan (Urdaneta bidea, 6). Honela egituratu dituzte saioak:

- 1. saioa. Autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana.

- 2. saioa. Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka.

- 3. saioa. Ideiatik negoziora: canvas eta nere balio erantsia.

- 4. saioa. Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen.

- 5. saioa. Bideragarritasun tailerra: bideragarritasunaren simulazioa, programa informatikoarekin. 

- 6. saioa. Komunikazio gaitasuna: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak.

 Tailerrei buruzko informazio gehiago jaso eta izena emateko, egin hemen klik.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide