Zarautz Gazte Label Fest jaialdia egingo dute igandean

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 19a

Jokin Eizmendi ariko da harri-jasotzen (Ibon Errazu)

Musika plazan izango da, 12:30etik aurrera.

Zarautz Gazte Label Fest jaialdia antolatu dute iganderako Joshe Mari tabernak eta Katxiña txakolinak. Musika plazan izango da jaialdia eguerdi partean. 12:30ean hasiko da saioa eta Jokin Eizmendi ariko da harri-jasotzen Kortabarri laguntzaile duela. Gainera, Iñigo Landa eta Haritz Esnal aizkolarien arteko lehia ikusteko aukera izango da.

Horretaz gain, Jalgi dantza taldeak erakustaldia emango du, eta Beñat Jauregi, IOritz Bastarrika eta Danel Olano bertsotan jardungo dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide