Boluntarioak behar dituzte Ibon Imazen oroimenezkorako

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 18a

Beach marshall gisa aritzeko, speaker-ei laguntzeko, muntaketarako, garbiketarako, tabernarako zein elastikoak saltzeko boluntarioak behar ditu ZSEk.

Azaroaren 12an eta 13an jokatuko dute XXI. Ibon Iman Memoriala, "Zarauzko Surf Elkarteak, beratko herritar eta surflariek antolatzen duten txapelketa lokal bakarra". Urteetan, "jai giroan eta elkarlanean" prestatu ohi izan dute, eta aurten ere hala izatea nahi dute. Hala, zenbait lanetarako boluntarioak behar dituztela jakinarazi du ZSEk, besteak beste, beach marshall gisa aritzeko, speaker-ei laguntzeko, muntaketarako, garbiketarako, tabernarako zein elastikoak saltzeko.

Boluntario gisa aritzeko prest daudenek zein lan egingo luketen jakinarazi beharko diote idazkariari, zse@zarauzkosurfelkartea.com helbidera idatziz zein 943-890225 telefonora deituta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide