Udal aurrekontuak osatzeko bilerekin hasi dira

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 18a

Aurrekontuak osatzeko bilera udalbatzar aretoan, Vista Alegre eta Alde Zaharreko bizilagunekin (Zarauzko Udala).

Guztira, bost bilera egingo dituzte herritarrekin, eta atzo izan zuten lehenbizikoa, Alde Zaharreko eta Vista Alegreko bizilagunekin; 38 lagun gerturatu ziren. Gaur, Mendilauta eta Iñurritzakoen txanda izango da.

  • Asteartean, hilaren 18an, Mendilauta eta Iñurritzakoekin, Iñurritzako elkartean bilduko dira.

  • Asteazkenean, hilaren 19an, landa eremukoekin bilduko dira udal ordezkariak, Urtetako auzo elkartean.

  • Ostegunean, hilaren 20an, Zelai-Ondo, Mitxelena eta Itxasmendikoekin, kiroldegian.

  • Ostiralean, hilaren 21ean, Azken Portu Goiko, Azken Portuko eta Aritzbataldeko auzotarrekin, kristau biltokian.

 

Bilera guztiak 19:00etan hasiko dituzte, Urtetakoa izan ezik; hori 20:00etan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide