Zarauzko Udalak antolatu du informazio hitzaldia, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Gipuzkoako SOS Arrazakeriako abokatuek emango dute hitzaldia, eta paperak lortzeko zer egin behar den azaltzeaz gain, gaiari buruzko galderak ere erantzungo dituzte.
Batez ere, paperak nola lortu eta mantendu, familia berriz batzeko prozedura eta nazionalitatea lortzeko egin beharrekoari buruz jardungo dute. Era berean, jarri berri duten ezagutza azterketa berriaz ere ariko dira.
Hitzaldia bihar arratsaldean izango da Gaztelekuan, 18:00etan hasita.