Armintzako pilotalekuan eman zuen azken agurra. Gaubeka lagun zuela, Zubiri eta Imanolen aurka neurtuko zituen indarrak bost jokotara. Aierbe eta Gaubeka izan ziren nagusi 3 joko irabazita; lehena, laugarrena eta bosgarrena irabazi zuten.
Partida ostean, omenaldiaren txanda izan zen. Gaubeka txapela jantzi zion, Inpala pilota enpresaren eskutik oroigarria jaso zuen eta Armintzako herriak elastikoa eta egurrezko oroigarri bat oparitu zion.
Bertan izan ziren familiakoak, lagunak eta hainbat pilotari.