Baigorri ingurura irteera antolatu du Pagoeta elkarteak

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 14a

Hilaren 23an izango da.

Datorren iganderako, hilaren 23rako irteera berria antolatu du Zarauzko mendizale elkarteak. Kasu horretan, "gertu baina askotan hain urrun egiten zaigun Nafarroa Beherera" joango dira. Baigorrin hasiko dute ibilbidea, eta Donibane Garazitik gertu kokatua den Lasa herri txikian amaituko dute eguneko txangoa, Oilarandoi (935 metro), Ahartza mendatea (734 metro) eta Munhoa (1.021 metro) gurutzatuz, besteak beste.

16,5 kilometro inguruko ibilaldia izango da, 6 ordutan egiteko modukoa. Goizeko 07:30ean Agoues-eneko biribilgunean elkartuko dira hilaren 23an mendizaleak. Izena ohiko lekuetan eman beharko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide