Aurten ere Zarautzen nazioarteko ahotsez gozatzeko aukera izango da. Hain zuzen, 48. Tolosako Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko duten sei taldek eskainiko dute kontzertu bana Frantziskotarren elizan. Horietatik hiru bokalak direla jakinarazi du Jaione Eskudero Zarautz Abesbatzako zuzendariak, hau da, 5-6 abeslarik osatutako abesbatzak. Zarauzen izango den beste talde bat, 33 emakumez osatuta dago, eta beste bik ahots nahasiak dituzte, gizonezko zein emakumez osatuta.
Guztiak atzerritarrak dira. Hona hemen egitaraua:
- Urriak 19, asteazkena. Daarler Vocal Consort (Alemania)
- Urriak 24, astelehena. Ensemble Vocal Ambar (Kuba)
- Urriak 30, igandea. Ensemble Nobiles (Alemania)
- Azaroak 1, asteartea. Ensembl Ylajali (Norvegia)
- Azaroak 2, asteazkena. St.Nicholas Choir Litija (Eslovenia)
- Azaroak 3, osteguna. Bel Canto Choir Vilnius (Lituania)
Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, eliza atarian. Zarautz Abesbatzako bazkide direnek 3 euro ordainduko dituzte emanaldi bakoitzeko, eta bazkide ez direnek, berriz, 5 euro.