Musika Plazan elkartuko dira senideak eta lagunak, 12:30ean, eta handik Itegiko puntara –Zarautz eta Getaria bitarteko bigarren tunelera– joango dira kalejiran eta kantuan. Bertan, Kantauri itsasora zabalduko dituzte Urbietaren errautsak, 13:00ak aldean, eta azken agurra egingo diote, "merezi duen eta nahiko luken moduan".
Herritar oro ongi etorria izango dela jakinarazi dute senideek.