Ramon Arantzabal Raimundo Atxa ezinez ezagutzen den zarauztarrak erakusketa berria zabalduko du Orioko kultur etxean. Orion bertan du margolariak estudioa, eta lehen ere izan ditu ikusgai bere lanak udalerrian.
Oraingoan, Orioko haurrek 2014ean egindako graffitien irudiak erakutsiko ditu. Hain zuzen, Orioko Curriculuma Sortzen taldeak antolatuta, autobidearen azpiko zutabeak margotu zituzten herriko haurrek duela bi urte, eta Atxak argazkiak egin dizkie margo horiei. Guztira, 25 argazki biltzen ditu Graffiti erakusketak.
Astelehenean zabalduko dute eta hilaren 28ra arte izango da ikusgai, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.