Nik Trik bilera egingo du ostiralean, kiroldegian

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 12a

Ikasturte berrian abian jarriko duten Triatloi Eskolaren berri emango dute, besteak beste.

Ostiralean Nik Tri triatloi elkarteak bilera berezia egingo du, 2016-2017 denboraldia aurkezteko. Ikasturte berrian Triatloi Eskola jarriko dute abian, eta horren nondik norakoak azalduko dituzte ekitaldian. Horren helburua da triatloiaren mundura hurbildu eta kirolaz gozatu nahi duen edonori laguntza eta baliabideak eskaintzea. Hastapen mailan zein errendimendua hobetu nahi dutenentzat egongo da zuzenduta.

Bilera Aritzbatalde kiroldegiko areto nagusian izango da, 20:00etan. Informazio zabalagoa Nik Triren webgunean aurki daiteke.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide