Elkartasun azoka izango da bihar, Zigordia kalean

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 11

Irabaziak bazterketa ekonomikoa bizi duten pertsonei laguntzeko baliatuko dituzte.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak elkartasun azoka antolatu du biharko. Bigarren eskuko liburuak, CDak, DVDak, biniloak eta bestelako materiala salduko dute bertan. Horrekin batera, herritarrek etxetik eramandako objektuak ere jasoko dituzte, erabiltzaile berrien esku jartzeko.

Azoka Zigordia kalean atonduko dute, 10:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Eguraldi txarra eginez gero, Merkatu Plazan izango da.

Zarauzko Udalak bat egin du ekitaldiarekin eta horren helburuarekin. Ingurumen sailetik berrerabiltzearen garrantzia nabarmendu dute; hondakinen kudeaketan murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea direla "oinarrizko pausoak". Irabaziak bazterketa ekonomikoa bizi duten pertsonei laguntzeko baliatuko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide