Carlo Codolliren ipuin ezaguna antzerkira egokitu du La Baldufa taldeak, eta hainbat herritan eskaini ondoren, Zarautzen izango da ikusgai Pinocchio lana. Hain zuzen, igandean, hilaren 16an, eskainiko dute haurrei zuzendutako antzezlana, Modelon, 16:30etik aurrera.
Sarrerak dagoeneko salgai daude. Interesa dutenek Sanz Enea kultur etxera jo dezakete. Txartel bakoitzak 4 euro balio du.