'Go!azen'-en lehen atala estreinatuko dute Modelon

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 10a

Asteazken honetan, urriaren 12an, ikusteko aukera izango da, 17:00etan.

Zortzi urte geroago, Pausoka ekoizpen etxeak gazteei zuzendutako Go!azen telesailari heldu dio berriro ere. Aurki hasiko dira ETBn ematen, baina lehen atala herriz herri estreinatzen ari dira hilabete honetan, Gasteizko FesTVal jaialdian aurrez estrenatu ondoren.

Asteburuan Tolosan eman zuten; bihar Donostian; eta asteazkenean, Zarauzko Modelo aretoan ikusteko aukera izango da, 17:00etan. Ondoren, Irun, Sondika, Azkoitia, Ermua, Iruña, Zornotza, Beasain, Amurrio, Zalla, Zumarraga eta Gabirian pantailaratuko dute, hurrenez hurren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide