Triatleta zarauztarra gustura agertu da egindako lanarekin, eta bere Instagram kontuan azaldu ditu lasterketaren nondik norakoak, finisher dominarekin argazki bat igota: "Beste behin ere gozatu ahal izan dut. Oso eroso egin dut igerian, zertxobait gehiago eman nezakeen sentipenarekin. Bizikletan uste baino gehiago sufritu dut haizeagatik, eta azken 40 kilometrotan wattioen batez bestekoak jaisten joan naiz... Maratoirako nola egongo nintzen beldurrez. Korrika behetik gorantz joan naiz, eta indartsu bukatu dut, 3 ordu eta 7 minututan osatuz".