LH 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako irakurketa kluba sortu berri dute, adin tarte horretako neska-mutilen irakurzaletasuna bultzatzeko. Aurtengo ikasturteari begira, zortzi saio antolatu dituzte urritik maiatza bitartean. Hilean behin elkartuko dira, hileko bigarren asteartean, eta ordubete edo ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 17:30ean hasita. Ibai Ferrerak gidatuko ditu saioak.
Bihar egingo dute lehenbiziko saioa, eta eta elkar ezagutzeko aurkezpen eguna izango da. Saio bakoitzaren amaieran hurrengo hitzordurako liburua aurkeztuko dute, gainera. Hauek dira irakurriko dituzten lanak: Mariasun Landaren Galtzerdi suizida, Roald Dahlen Errima errebeldeak, Pello Añorgaren Gerlari handia eta Zuni, Bernardo Atxagaren Xola eta Angelito eta Kirmen Uriberen Garmendia errege.