'El principito' eta 'Florence Foster Jenkins' filmak ikusgai, Modelon

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 7a

Haurrentzat zein helduentzat film bana eskainiko dute asteburuan.

Gaurtik hasi eta astelehenera bitartean eskainiko dute Florence Foster Jenkins filma helduentzat, eta bihar eta etzi haurrei zuzendutako El principito. Helduei zuzendutako filmaren zazpi emanaldi izango dira: gaur eta bihar bina (19:30ean eta 22:00etan); igandean bat (19:30ean) eta astelehenean beste bi (17:00etan eta 20:00etan).

El principito, berriz, 16:30ean eskainiko dute bi egunetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide