Izena eman daiteke Txalaparta Eskolan

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 7a

Urriaren 20a baino lehen eman beharko da izena.

Aurten ere txalaparta eskolak emango ditu Zurartean elkarteak Imanol Urbieta udal musika eskolan. Aurki hasiko dute ikasturtea eta interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Horretarako, 695-716878 telefonora deitu daiteke edota zurartean@gmail.com helbidera idatzi, urriaren 20a baino lehen.

Ikastaro horren helburua da txalaparta zaharra eta gaur egungo joeren inguruan sakontzea, bat-bateko saioen eta ariketa idatzien bidez. Ume eta helduentzako ikastalde berezituak antolatuko dituzte, ikasmaila guztientzat eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak gaitutako irakasleek gidatuko dute.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide