Giro eguzkitsu eta epelagoa egingo du gaur

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 7a

Goizean ostarteak izango dira, goi-hodeiekin.

 Iluntzerako, ordea, hodei gehiago agertuko dira, eta ondorioz, azken orduetan zerua estali egingo da. Iparraldeko eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, baina tenperatura atseginagoa izango da aurreko egunetan baino. 21 gradu egingo ditu gehienez eta gutxienez 11 gradu.

Itsasoari dagokionez, uretako kirolak egiteko aproposa izango da, goizean, behinik behin. Iparraldeko haizea sartuta, itsaskirria izango da eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Duela ordubete (08:39) izan da itsasgora, eta 20:57an izango da hurrengoa. 14:55ean egongo da behean marea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide