Eguna argitzen joango da orduak aurrera joan ahala

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 6a

Giro freskoa egingo du gaur ere.

Goizean zerua estalita egongo da eta euri txikia egingo dezake. Apurka-apurka, ordea, hodeiak saretzen joango dira, ostarteak zabalduz. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da. 13-19 gradu artean egingo ditu.

Itsasoari dagokionez, iparraldeko haizeak itsaskirria eragingo du. ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro eta erdi inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran eta arratsaldean metro bete ingurukoak. Duela ordubete (08:02) izan da itsasgora, eta 20:17an izango da hurrengoa. 14:15ean egongo da marea behean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide