Igandean jokatuko dute IX. Arraza Libreko Ardi Txakur Lehiaketa Kortazar zelaian. 13:00etatik aurrera, bost parte-hartzaile ariko dira lehian: Jose Ramos Orbegozo eta Alai; Beñat Saratxo eta Rita; Pello Segurola eta Argi; Joxe A. Arrillaga eta Txiki, Inaxio Irakulix eta Bat eta Jose Luis Saizar eta Rex. Inaxio Etxeberria eta Manuel Gorriti izango dira epaileak.
Aurreko igandean jokatu zuten Euskadiko Artzai Txakur Txapelketa eta bertan hartu zuten parte Orbegozk, Segurolak eta Gorriti. Gorriti eta bere txakurrak irabazi zuten, Segurolak bigarren egin zuen eta Orbegozok hirugarren.