Zarauzko Argazkizale elkarteak antolatuta, bi erakusketa inauguratuko dituzte bihar, Merkatu plazan. Batetik Luis Epelderena, argazkizale elkarteko kidearen, eta bestetik, taldekoa. Epeldek, besteak beste, argazki paisajistikoak erakutsiko ditu, Agorregin ateratakoak. "Eraikin historikoak eta paraje ederrak" uztartzen dira bertan, Epeldek berak dioenez, eta urtaro bakoitzean "aukera berriak eskaintzen ditu afizioa garatzeko".
Bihar 19:00etan inauguratuko dituzte, eta azaroaren 6ra arte izango dira ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.