Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, proiekzioa eskainiko dute gaur. Hain zuzen, irakaskuntzari buruzko ikus-entzunezkoa izango da, irakasleen eta ikasleen arteko harremana gai nagusitzat hartuta.
18:00etan eskainiko dute eta sarrera librea izango da.