Gaztedia sailak antolatu du ikastaroa, eta jendaurrean eraginkortasunez hitz egiten ikastea du helburu. 18-30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta, eta Manu Marañon adituak eskainiko du. Jon Andoni Urdangarin Urrutia Gaztedia zinegotziak adierazi duenez, "gazteon erronka ahozko komunikazioa da, eta gure egunerokotasunean, gogatzea, informatzea, aurrez aurre jartzea, lan elkarrizketetan asmatzea, negoziatzea, entzutea, galdetzea... tokatzen zaigu". Hori guztia "modu dibertigarrian eta atsegingarrian" ikasteko aukera eskainiko dute ikastaro horrek.
Urriaren 28an hasiko dira eskolekin, eta azaroaren 25era bitartean iraungo du ikastaroak. Saioak arratsaldetan izango dira, 16:30etik 20:30era, Gaztelekuan. Interesa dutenek gazteri@zarautz.eus helbidra idatzi beharko dute izena emateko, urriaren 11a bitartean. "Jendaurrean hitz egiten jakitea balio handiko trebetasuna da, eta edozeinek lor dezake era eraginkorrean", gaineratu du Gaztedia zinegotziak. Hori dela eta, herritarrak ikastaroan izena ematera animatu ditu. 10 euro ordaindu beharko dira.