Martxan da Xake Kluba

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 4a

Astelehen eta ostegunetan biltzen dira xake jokalariak, 18:00etatik 20:00etara.

Astelehenean abiatu zuten Xake Klubeko 4. denboraldia. Aurreko urteetan bezala, aurten ere asteko bi egunetan elkartuko dira xake jokalariak ZKEren egoitzan, astelehen eta ostegunetan, hain zuzen ere.

Interesa duenak, gazte zein heldu Kale Nagusiko 7. zenbakira, lehenbiziko pisura jo dezake bi egun horietan, 18:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago nahi duenak 685-759330 (Bingen) edota 636-614391 (Ander) telefonoetara deitu dezake, edo zkexaketaldea@gmail.com helbidera idatzi.

Apirila arte iraungo du xake ikasturteak, eta 5 euro ordaindu beharko dira hileko eta pertsonako. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide