Zarauzko taldeak aurkari gogorra izan zuen aurrez aurre, Asobal ligatik jaitsi berria den Teucro. Baina horrek ez zituen kikildu etxekoak. Lehen zatian aurrez aurre lehiatu zen Galiziako taldearen kontra, norgehiagoka parekatua bihurtuz. Gol bateko aldearekin iritsi ziren atsedenaldira zarauztarrak (10-9).
Bigarren zatian, ordea, Teucrok bere jokoa egiten hasi zen eta pixkanaka-pixkanaka aldeak areagotzeari ekin zion; hamabosgarren minutuan bost goleko errenta zeukan. Aldeak murrizten saiatua zen Amenabar, baina ezinezkoa izan zitzaion. Azkenean, 19-24koarekin galdu zuen.