Gogora Institutuak sustatu du ekimena, eta hamar egunetan zehar Zarautzen izango da. Erakusketan hainbat biktimen testigantzak ikusi ahalko dituzte herritarrek ikus-entzunekoen bidez. Horretaz gain, datozen egunetarako zuzeneko hainbat testigantza eta hitzaldi ere antolatu dituzte. Bihar esaterako, 19:00etan Hobiak desehortziz duintasunak berreskuratuz hitzaldia emango du Lurdes Herrastik.