Asier Serranorekin solasaldia, ostegunean

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 3a

(Argazkia: idazleak.eus)

Paperezko lagunak taldearen aurkezpen ekitaldian izango da, Garoan, 19:30etik aurrera.

Martxan da berriz ere Garoa liburu dendako Paperezko lagunak irakurle taldea. Ostegunean izango da aurkezpen ekitaldia, gonbidatu bereziarekin: Asier Serranorekin. Musikaz eta poesiaz lagunduta, harekin solasean aritzeko aukera izango da egun horretan, 19:30etik aurrera.

Hilaren 27an izango da lehenbiziko irakurketa saioa. Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin eleberriaz ariko dira, Pello Esnalekin batera.

Hilean behin elkartu ohi da taldea Garoan, eta "irakurri, gozatu eta ikasteko". Tokatzen den liburua irakurri, eta horren inguruko "iritziak askatasunez" partekatzen dituzte parte-hartzaileek, Alex Gurrutxaga zarauztarraren gidaritzapean. Nahi duen orok har dezake parte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide