Uda giroa egingo du gaur

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 29a

Arratsalderako  haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta behe-hodeiak ugaritu daitezke.

Zerua oskarbi egongo da goizean goizetik, hego haizea ibiliko da eta bero egingo du. Hain zuzen ere, maximoak 30 gradura helduko dira, eta gutxienez, 16 gradu egingo ditu. Hala ere, arratsalderako  haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta behe-hodeiak ugaritu daitezke.

Itsasoa harroago egongo da goizean, hego haizearen ondorioz. Arratsalderako itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro-metro eta erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 10:31ean eta 22:56ean egongo da marea behean, eta 16:52an, berriz, goian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide