Koldobika Uribarri, Bitor Martiarena, Maria Luisa Aizpurua eta Gurutze Iriondo alderdikideak omenduko dituzte gaur, 19:30ean, Batzokian. Etzi (irailak 29), Madrilgo kongresuko EAJren ordezkari Aitor Estebanen hitzaldia izango da, ordu berean, eta igandean, Alde Egunera joateko autobusa antolatu dute; Batzokian eman behar da izena aurretik (943-13 41 01). Autobusa 09:00etan irtengo da.