Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak lehen sorospen eta uretako sorospen ikastaroak antolatu ditu urriaren 3tik aurrerako. Lehen sorospen ikastaroan ezusteko gaixotasun zein istripu baten aurrean eman beharreko oinarrizko pausoak irakatsiko dituzte, bihotz-biriken berpiztea, zaurien zainketa, besteak beste.
Uretako sorospen eskoletan, ikasleek uretan eta itsasoan sorospena emateko tenikak ikasiko dituzte, hondartza eta itsas ingurua ezagutzeaz gain. Lehen sorospen ikastaroa 16 urtetik gorakoei dago zuzenduta, eta uretakoa, berriz, 18 urtetik gorakoei. Lehen sorospen ikastaroa, gainera, unibertsitatean aukera askeko kredituak lortzeko baliagarria da.
Informazio gehiago eskuratu zein izena emateko, 610-102872 telefonora deitu daiteke edota zarautz@cruzroja.es helbidera idatzi.