Hodeiak eta euri txikia, gaur

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 27a

Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango; 12 gradu egingo ditu gutxienez eta 20 gradu gehienez.

Eguraldi goibela egingo du gaur: goizean lanbroa izango da kostaldean eta euri txikia egingo du. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango —12 gradu egingo ditu gutxienez eta 20 gradu gehienez—, eta norabide aldakorreko haizea ibiliko da.

Ipar haizea izango da goizean eta eguerditik aurrera ipar-mendebaldetik joko du haizeak, eta horrek itsaskirria eragingo du. Hala ere, atzo baino apalagoa. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro-metro eta erdi arteko olatuak altxatuko ditu. Oraintxe—09:07an— da itsasbehera eta hurrengoa, eta hurrengoa 21:49ean. 15:35ean egongo da marea goian. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide