Azore uharteei buruzko hitzaldia, asteartean

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 26a

Aitor Leiza naturzale zumaiarrak eskainiko du Arkamurkaren egoitzan (Santa Marina, 2), 20:15etik aurrera.

Azore uharteetara eginiko bidaian bizitako esperientzia kontatuko du. Bertan ikusitako animalia espezie, paisaia eta landareen berri emango die gerturatzen direnei. Irudien proiekzioarekin lagunduko du hitzaldia Leizak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide