Duela 4 urte bezala, alderdi jeltzaleak jaso ditu boto gehien Zarautzen gaurko Eusko Legebiltzarerako bozetan. Guztira, 4.888 herritarrek eman diote botoa, botoen %42,02a.
Bigarren indarra EH Bildu izan da, 3.520 botorekin (%30,26a), eta hirugarrengoa, berriz, Elkarrekin Podemos, 1.479 botorekin (%12,71a). PSE-EEk 871 boto jaso ditu (%7,48a) eta PPk, berriz, 632 boto (%5,43a). Parte hartzea %65,68koa izan da.
Hona hemen gaurko emaitzak:
EAJ: 4.888
EH Bildu: 3.520
Elkarrekin Podemos: 1.479
PSE-EE: 871
PP: 632
Ciudadanos: 116
PACMA: 57
Ganemos/Si se puede: 32
PFYV: 18
Recortes Cero/GV: 14
LN: 3
Orain 4 urte baino 128 boto gehiago jaso ditu gaur EAJk eta EH Bilduk, berriz, 261 gutxiago. Hona hemen duela lau urteko bozetako emaitzak:
EAJ: 4.760
EH Bildu: 3.781
PSE-EE: 1.479
PP: 747
IU-UPEC: 233
EB-AZ: 131
UpyD: 103
Ezker Batua: 99
Equo: 89
Pacma: 30
Pum+J: 19
UCE: 14
PH: 11