09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak eta herritarrak ari dira apurka-apurka botoa ematen. Orain arteko aurrerapenen arabera, ordea, parte hartzea jaitsi egin da Gipuzkoan. Eguerdirako, %17,53koa zen parte hartzea, duela lau urte baino %1,11 gehiago. 17:00ak baino lehenago, berriz, %44,46koa zen; 2012an %46,97koa. 2,5 puntu jaitsi da parte hartzea.
Gaur 17.863 zarauztarrek dute aukera Eusko Legebiltzarrerako ordezkariak hautatzeko. Gipuzkoan 11 hautagai zerrenda aurkeztu dituzte gaurko hauteskundeetara: EH Bildu, EAJ, PP, PSE-EE, Elkarrekin Podemos, Ciudadanos, Pacma, Recortes Cero-Grupo Verde, Ganemos Euskadi, Familia y Vida eta Libertate Nafarra.
2012ko urriaren 21ean egin ziren azkenekoz Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Orduan EAJk lortu zituen boto gehien, EH Bilduren aurretik. Oraingoan, ordea, hautagaitzen artean da Elkarrekin Podemos ere, eta emaitza onak lortu zituen azken bozetan; izan ere, ekainaren 26ko Espainiako Kongresurako hauteskundeetan bigarren indarra izan zen Zarautzen, EAJren atzetik. 11:00etan eman du koalizioko lehendakarigai Pili Zabalak botoa Sanz Enean, eta herritarrak botoa ematera deitu ditu.
Hona hemen duela lau urteko emaitzak:
EAJ: 4.760
EH Bildu: 3.781
PSE-EE: 1.479
PP: 747
IU-UPEC: 233
EB-AZ: 131
UpyD: 103
Ezker Batua: 99
Equo: 89
Pacma: 30
Pum+J: 19
UCE: 14
PH: 11